XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Kili Kili

Azkeneko urtetan, lau milla milloi laurleko edo peseta zan Españi'ko artu-emana edo presupuestoa gutxi gora bera eta aurten beste bosteun milloi laurleko geyago erantzi dute.

¡Ez da ezer...!.

Ara emen diru zillarretan zer nolako neke karga bota duten: 22 milloi t'erdi kilo dira zillarretan.

900 milloi duro dira.

2.250 bagoi amar milla kilokoa bakoitza.

37 bultzi edo tren 60 bagoi bakoitza.

13 t'erdi aneurkin edo kilometroko bultzi-trena luze.

33.300 aneurkin edo kilometro luze duruak bata beste ondoan jarrita, (iya ludi-munduari bira) edo.

54 aldiz Donosti'tik Madrid'ra.

2.250 aneurkin edo kilometro'ko tontorra, bata beste gañean jarrita.

190 laurleko-peseta biztanle (abitante) bakoitzeko egiten du (22 milloi biztanle artean).

Alperketa eta alperrikakoa ebaki-moztu bearrian, lanketa zigortzen dute berriro.

Onen etorkizun garratza gerorago ikusiko da.

Españi'ko aberaztasun guztia jotzen dute gora-bera denera, 260.000 milloi laurleko-peseta, onen euneko bost dira.

13.000 milloi laurleko-peseta.

Beraz irutatik bat baño geixiago jaten du banakoltzak edo administrazioak, ta beste.

Iru laurleko edo peseta bakoitzetik bat kentzen digute!.

Gutxiagorekin Euzkadi'n antolatuko giñake, erdi inguru bai noski, Dinamarka, Suiza ta bezela, bañan lotuketak bizkarra zapaltzen digu.

Ludi-mundu guztia nola dagoan ikusita, lanikeza edo falta, ezin erosi-saldu, dirurik ez edo ezin iritxi, ta arinketa eman bearrian beste 250 bagoi (amar milla'ko bakoitza) zillarrez zergatzen gaituzte.

Gobiernuak jarriko ditu ziur, ondotzat edo aprobatuko da ta noski, eta ara nun, biztanle bakoitzak eman biarko dituan beste lau laurleko ta berrogei euneko edo zentimo, len baño geyago oraindik.

Gauza merketzeko alderdi ona, ba zer esanik ez dago, lenagoko diruaren galtzea naikoa ez dala, onek ere galeztituko du bizi bidea.

NORBAIT.